Descargate Flash Player para poder ver este reproductor.

Azken berriak

Garraio ekologikoa errepideen jaun eta jabe

Berriak | Gaiak | Mugikortasuna kategorian argitaratua 2010 Ekainak 21

Gasteiz, Bilbo eta Donostiako errepideak txirrindulari, patinatzaile eta oinezkoek hartu zituzten igande honetan. Egun batez, soberan zeudenak autoak izan ziren.

Gasteizen burutu zen txirrindulariekiko sentsibilizazio martxak familia osoak bildu zituen hiritik ibilbidea egiteko. Helburua, txirrindulariekiko sentsibilizazioa eskatzea zen, eta denek zirkulazio arauak betetzea garrantzitsua dela gogoratu zuten.

Bilboko kaleetan barrena ohikoak diren autoak beharrean, garraio osasuntsu eta ekologikoago bat ikusi ahal izan genuen. Ehunka patinatzailek hartu zituzten Bizkaiako hiriburuko kaleak, eta 10 bat kilometroko ibilaldia egin zuten.

Eta azkenik, autopistan zehar ibilaldi bat. Oinezko, txirrindulari, patinatzaile, eta baita korrikalariek ere, Donostiako bigarren ingurabidea estreinatu ahal izan zuten, kotxeek baino lehenago.

Goizeko bederatzietan hasita, autoen zirkulaziorako ireki baino bost egun lehenago, ehunka pertsona errepideak dituen 17 kilometroetan barrena ibili ziren.

Garraio mota hauek erabiltzea ohikoa izatea izango litzateke onena, begira nola joaten diren holandarrak lanera: Lanera bizikletan

Eta zu, nola mugitzen zara herrian barrena?

 

Iturria: Eitb:com eta DiarioVasco.com (gazteleraz)

Iruzkinak

Ez dago iritzirik Iruzkina gehitu

Iruzkina gehitu

© Naturgaia 2008 · naturgaia@naturgaia.net
Castellano Euskara