Kutxaren ekimena da berde-berdea, Gipuzkoako gazteek ingurumena ezagutaraztea, harekiko errespetua sustatzea eta haren aldeko ekintzaile bihurtzea du helburu.
Teknologia berrien bitartez eta ikasmaterial ezberdinak erabiliz, animazioak, galdeketak, koadernoak..., hainbat gauza aztertu eta ikasten dituzte ikasleek: zeintzuk diren ingurumen-arazo nagusienak, konponbideak zeintzuk diren, eta eurek ingurumenaren alde zer egin dezaketen. Horretarako, sei gai lantzen dira: bioaniztasuna, atmosferaren kutsadura, ura, oporraldi ekologikoagoak klima-aldaketa eta energia. Eta urte honetan zazpigarren bat ere izango dugu langai, Gipuzkoako Parke Naturalei buruzkoa.
2004-05, 2005-06, 2006-07, 2007-08, 2009-09 eta 2009-10 ikasturteetan zehar Gipuzkoako DBHko ikastetxeen % 90ak hartu du parte, 32.000 ikasle inguru, gehienak 1. eta 2. mailakoak.
Ekimenaren bidez, bestalde, ingurumenaren alde lanean ari diren zenbait elkartek dirulaguntza oparoak jasotzen dituzte ikasleen parte-hartzeari esker. Dagoeneko 72.000 € lortu dira.