Holandako Utrecht hirian ohikoa da jendeak eguneroko joan-etorriak bizikletan egitea, soinurik, kerik eta ilararik gabe, eta kirola eginez gainera.
Asteazken arrunt bateko goizeko 8:30ak dira, puntako ordua Herbehereetako laugarren hiri handienean, eta kaleek itxura hau hartzen dute. Hiri honetako joan-etorri guztien %33a bizikletaz egiten dira! Noizko gure herri eta hirietan?
Bideoa kamara azkarrean ikusten dugu, 2 minututan jasotzen da 8 minututan gertatu zena. Soinua bertan grabatutakoa da.
Agian zeure buruari galdetu diozu... "Eguraldi txarra egingo balu bizikletaz joango lirateke lanera?" Hemen duzu erantzuna.
Gaiarekin jarraituz baina eszenatokiz aldatuta, zein ibilgailuk uste duzu gurutzatzen duela Donostia azkarren? Zalantza hau argitzeko Diario Vascok saiakera bat egin zuen astelehen lanegun batean goizeko bederatzietan. Lau boluntariok hiria ekialdetik mendebaldera gurutzatu zuten lau garraio ezberdinetan.
Eta emaitza honakoa izan zen: Motoa izan zen azkarrena, eta autoak bi minutu eskas atera zizkien autobusa eta bizikletari, azken hauek aldi berean iritsi ziren. Harrigarria da bizikletak autobusarekiko duen lehiakortasuna, eta baita norberaren ibilgailua edo garraio publikoaren arteko alde txikia. Proba honi buruzko informazio gehiago hemen (gazteleraz) aurkituko duzu.
Iturria: VideoGalaxia, Youtube eta DiarioVasco










