Pribatutasun politika

Naturgaia SL, egoitza Donostiako Amezketarren kalea 10 beheko solairuan duena, ohartuta dago zuen pribatutasuna gordetzeak duen garrantziaz.

Indarrean dagoen legediaren arabera, eta Web hau erabiltzearen ondorioz bere datu pertsonalak NATURGAIA  SLri helarazten badizkio, erabiltzaileak baimena ematen du datu horiek NATURGAIA  SLren fitxategietan gordetzeko. Fitxategi horien helburua erabiltzaileari eskatzen duen zerbitzua egokiro ematea da; hala, dagokion prozedura edo ekintzan aurreikusitako helburuetarako bakarrik baliatuko dira erabiltzaileak ematen dituen datuak.

NATURGAIA  SL enpresak konpromisoa hartzen du 1999/15 Lege Organikoak, 1999/994 Errege Dekretuak eta legedian ezarritako araudi guztiak betetzeko, eta une oro beteko ditu legediak ezartzen dituen antolaketa eta neurri teknikoak. Datuak galtzea eta baimenik gabe erabiltzea eragozteko, bere esku dituen neurri eta sistema tekniko guztiak erabiliko ditu, teknologiaren arabera eta datuek sor dezaketen arriskua aztertuz, betiere. Erabiltzen dituen datu pertsonalen gaineko isiltasun profesionala beteko du enpresak. Lankide guztiei ere horrela egiteko eskatuko die.

Erabiltzaileak ematen dituen datuak egiazkoak direla ziurtatuko du, eta ez balira, NATURGAIA SLk zerbitzua ez ematea erabaki dezake, edo legeak ezartzen dituen beste ekimenak abiatu.

15/1999 Lege Organikoaren arabera, datu-lagatzaileak noiznahi izango ditu sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak, arauz ezartzen denari jarraituz atariko helbidean.