Descargate Flash Player para poder ver este reproductor.

Azken berriak

Zientziaren altxorra

Berriak | Berde-berdea kategorian argitaratua 2009 Apirilak 07

Gure lehenengo geocaching-a martxan da! GPSa badaukazu, Zientziaren Kutxaguneko inguruetaz gozatzeko aukera paregabea duzu hau. Gainera, zortea izanez gero, bertara sartzeko sarrera bat eskura dezakezu!

Geocaching-a mundu osoan zehar zabaldu den “altxorraren bila” berritzaile bat da eta edonork parte har dezake. Ideia sinplea da, edukiontziak ezkutatu, eta ondoren, Interneten kokalekua argitara ematen da.

GPS hargailu bat duen edonor Interneten sar daiteke eta Geocaching-en orrialdean (www.geocaching.com) nahi dituen altxorrak aurkitzeko balio izango dioten koordenatuak eskura ditzake. Guk bat proposatzen dizuegu, "Zientziaren altxorra", Miramonen (Donostia) ezkutatuta dagoena.

Kokapena eta geocachearen erraztasunagatik oso egokia da familian egiteko, batez ere haurrekin. Ez da beharrezkoa errepiderik gurutzatzea, gainera jaiegunetan ez da ia trafikorik egoten.

Txango egun zoragarria borobiltzeko, Miramongo Zientziaren Kutxagunea bisitatu dezakezue, altxorraren ezkutalekutik oso gertu dago. Gainera, baliteke noizbait Kutxagunerako sarrera bat aurkitzea gure altxorrean! Arbideko Dorreak eta Miramongo anfiteatroa ere oso gertu daude. Alde batetik bestera, 10 minututan iristen da oinez.

Hemen duzue altxorraren koordenatuak eskuratzeko lotura: Zientziaren altxorra.

Animatu zaitezte, eta adi egon! Beste geocaching batzuk ere laister prest izango dituzue eta.

 

Geocaching-ari buruz gehiago jakiteko: Zer da geocaching-a?

Iruzkinak

Ez dago iritzirik Iruzkina gehitu

Iruzkina gehitu

© Naturgaia 2010 · naturgaia@naturgaia.net
Castellano Euskara