Descargate Flash Player para poder ver este reproductor.

Azken berriak

Sumendi baten erupzioa gertatu da Japonian

Berriak | Gaiak | Bioaniztasuna kategorian argitaratua 2009 Otsailak 04

Elurtutako sumendi baten erupzioa gertatu zen astelehenean, otsailaren 2an, eta errautsa Tokioraino heldu zen, sumenditik 145 kilometro hego-ekialdera.

Japoniako Meteorogia Agentziak jakinarazi zuenez, keak 1,6 km-ko altuera hartu zuen eta eztandak jaurtikitako arrokak sumenditik 1.000 metrotara aurkitu ziren.

Asama Mendiaren erupzioak ez zuen zauriturik, ez eta kalte material handirik eragiteko indarrik izan. Gainera, eta lau kilometroko tartean ez da inor bizi.

Karuizawa herrixkara, sumendiaren hego-ekialdera, errauts asko erori zen, eta trafiko seinale batzuk ezkutatuta geratu ziren. Nekazal eremu batzuk ere estali zituen errautsak, baina ez denez uzta garaia, ez zuen laborerik kaltetu.

Meteorologia Agentziak igandean alerta maila areagotu zuen aktibitate sismikoaren handitzea nabaritzean. Sumendira ez gerturatzeko gomendioa luzatu zuen eta tokiko errepide-zirkulazioa gelditu zen.

Bideo honetan eztandaren unea ikus dezakegu.

 

Asama mendia milaka urtez mantendu da aktibo. Azken erupzio garrantzitsua 2004ko irailean gertatu zen, orduan nekazal eremuetara eroritako errautsak laboreak kaltetu zituen.

 

Gehiago jakiteko:

·Noticias.yahoo (gazteleraz)

·eitb24.com

·Google Earth-en sumendi guztiak ikus daitezke. Insatalatua baduzu, bisitatu Asama Mendia. Ez badaukazu, instalatu. Egin ondoren, "capas" atalean, "Gallery" aukeratu, eta bertan, "Volcanes" aukera aktibatu. Tokiora gerturatzen bazara, Asama Mendia aurkitu dezakezu.

Iruzkinak

Iritzi 1 Iruzkina gehitu

anonimo idatzia

SI CHUTA

Iruzkina gehitu

© Naturgaia 2010 · naturgaia@naturgaia.net
Castellano Euskara