Descargate Flash Player para poder ver este reproductor.

Azken berriak

Oso landare lotsatia

Berriak | Gaiak | Bioaniztasuna kategorian argitaratua 2009 Otsailak 24

Landare sentibera, lotsati edo loti hau erraz bereiz daiteke ukimenaren aurrean izaten duen erreakzioagatik.

Landare honi minbera deritzaio, Gazteleraz Mimosa Pudica, metro bat baino gehiago neurtzera iristen da eta bizitza laburra izan ohi du, 5 urte inguru.

Ukitze txikienarekin, bere hostoak uzkurtu egiten dira itxiko balira bezala. Erreakziobide hau harraparietatik babesteko erabiltzen du, zimurtzearekin zimeldua dagoen itxura ematen baitu. Gainera, ordu beroetan ur gehiegi ez galtzeko balio dio, eta baita, zabalera murriztuz, haizeaz babesteko ere.

Gau guztian zehar mantentzen ditu hostoak tolesturik.

Bideo honetan erreakzio berezi hau ikus daiteke:

 

Hemen dituzu Youtubeko beste bi bideo (luzeagoak): Mimosa pudica eta Sensitive Plant

 

Iturria: Wikipedia (gazteleraz)

Iruzkinak

Ez dago iritzirik Iruzkina gehitu

Iruzkina gehitu

© Naturgaia 2008 · naturgaia@naturgaia.net
Castellano Euskara