Arrosa koloreko larruazala duen elefante kume bat ikusi dute Afrikan.
Botswanako iparraldean, BBC kate britainiarrarentzako erreportaje bat egiten zihardutela, Mike Holding argazkilariak, animalia berezi hau erretratatu zuen. Esan dutenez, minutu pare batez ikusi ahal izan zuten, 80 kide inguruko taldea, Okavangoren deltan, ibaia gurutzatzen ari zen bitartean.
Adituen arabera, elefante afrikar kumea albinoa izan daiteke, espezie honetan oso arraroa dena. Bere biziraupena zalantzan jartzen dute zientzialariek, Afrikako eguzki indartsuak ikusmena galtzea eta larruazalean kalte handiak eragin baitiezazkioke.
Albinoak diren elefanteak ez dira orokorrean zuriak izaten, marroixka-gorrixkak edo arrosa kolorekoak izan ohi dira. Albinismoa elefante asiarren artean ohikoagoa den arren, Afrikako indibiduoen artean gutxitan behatzen den fenomenoa da.
Iturria: Euskalnatura
Argazki gehiago: BBC news (ingelesez)










