Esnearen iraungitze-data gerturatzen den heinean, ontzia kolorez aldatzen da.
Oraingoz Ko Yang diseinatzailearen ideia bat besterik ez da. Ontzia guztiak kolore naranja hartzen duenean, esnearen iraungitze-data pasa dela adierazten du.
Naoki Hirota diseinatzaileak ere antzeko ideia bat izan du, haragiaren freskotasunaren arabera kolorez aldatzen diren etiketa berritzaile batzuk diseinatu ditu. Haragia egoera onean dagoenean kolore zuria dute etiketek, eta urdin kolorea hartzen dute iraungitze-data pasatzen denean.
Iturria: Microsiervos (gazteleraz)








