Han egongo bagina bideoan agertzen dena ikusiko genuke, irudiak Marteko benetako topografian oinarrituz egin baitira.
Bideo hau HiRISE kamerak lorturiko datuekin burutu da, Mars Reconnaissace Orbiter sondan aurkitzen diren kameren artean potentzia handienekoa. Doug Ellisonek egin du bideoa, Marten ia sei urte lanean daramaten NASAko bi roboten omenez. Horietako bat, Spirit, irudietan ikus daiteke, gaur egun aurkitzen den lekuan, Home Plate izeneko zonaldean hondarrean harrapaturik.
Spirit Marteko Ikerkuntza Programan parte hartzen duten bi robotetan lehena izan zen Marten lurrartzen, 2004ko urtarrilaren 4an. Opportunity ontzia hiru aste beranduago iritsi zen planeta gorrira.
Marteko robotetako baten irudikapena
Doug Ellisonek bere blogean azaltzen du bideoa nola egin zuen (ingelesez).
Gogoratu astronomiarekin zerkusia duten beste albiste eta baliabide batzuk.
Iturria: Microsiervos










