Descargate Flash Player para poder ver este reproductor.

Azken berriak

Bioaniztasunaren puntu beroak

Berriak | Gaiak | Bioaniztasuna kategorian argitaratua 2009 Maiatzak 11

Bioaniztasunaren puntu beroak edo "hotspot"-ak, espezie endemiko ugari bildu eta bertako habitata suntsitzen ari den planetako zonaldeak dira.

Adituek diotenez, azken urteotan zonalde hauek ugaritu dira eta beren egoerak okerrera egin du. Horregatik, beren kontserbazioak lehentasuna duela adierazi dute, munduko bioaniztasunean sorturiko arazoak konponezinak bihur ez daitezen. Espainia puntu bero hauetako batean agertzen da, Mediterraneo aldean. 

Zergatik kontserbatu behar dira puntu beroak

Puntu beroak zehaztearen helburua, bereziki sentikorrak diren zonalde hauen kontserbazioari lehentasuna ematea da, bertako espazieen desagerpena ekidin eta habitata mantentzea lortzeko. Puntu beroek munduko bioaniztasunaren kontserbazioa irudikatzen dute. 

Conservación Internacional (CI) erakundearen azken analisien arabera, 34 puntu bero hauen habitataren %86 dagoeneko suntsitua izan da. Hartzen duten bioaniztasunari dagokionez, puntu horietan gutxienez 150.000 landare espezie (munduko totalaren %50a) eta 22.022 lehorreko ornodun (%77a) bizi direla kalkulatzen da.

Mediterraneoko puntu beroak

Mediterraneoa munduko puntu bero nagusietako bat da. Conservación Internacional (CI) erakundeko arduradurek zonalde honetako ingurugiro arazoak eta duen aberastasuna gogorarazten dizkigute: 22.500 landare baskular espezie daude (11.700 endemiko), europako beste herrialdetan dauden espezieen laukoitza baino gehiago; 226 ugaztun espezie (25 endemiko); 489 hegazti (25 endemiko); 230 narrasti (77 endemiko); 79 urlehortar (27 endemiko); eta ur gezako 216 arrain espezie (63 endemiko). Gainera, beste inon aurkitzen ez diren espezie batzuk, Mediterraneoko itsas txakur fraidea, makakoa edota katamotz iberiarra kasu, arrisku larrian aurkitzen dira.

Mediterraneoko puntu bero honen eragileei dagokienez, CIko adituek giza garapenaren intentsitatea nabarmentzen dute, mendeetan zehar inguruaren aldaketa garrantzitsuak eragin dituena. Zentzu honetan, deforestazioa, kutsadura, suteak, azpiegituren eraikuntza, ur eskasia eta basamortutzea dira ekosistema hauek gizakiaren eskutik jasotzen dituzten ingurumen-inpaktu nagusiak.

Nola babestu bioaniztasunaren puntu beroak

Adituek bioaniztasun zonalde hauek babesteko zenbait neurri nabarmentzen dituzte. Adibidez, biosfera-erreserbak sortzea, lurraren eta bertako baliabideen erabilera jasangarria lortzeko tresna eraginkorra sortatu baita. Eta naturaren kontserbazioaren eta giza garapenaren arteko oreka lortzea, ingurune hauen oraina eta geroa bermatzeko.

Conservation International (CI) erakundeak, programa zehatz bat martxan du zonalde hauek kontserbatzeko, honi buruzko informazio guztia jasotzen duen web gune bat sortu du eta baita puntu beroen mapamundia ere. Bere aldetik, National Geographic-ek hotspots-en mapa mundi bat eta zonalde hauetako datu bilketa burutu ditu.

Baina bioaniztasunaren kontserbazioa ez dago intituzio eta ONG-en esku bakarrik, enpresa eta kontsumitzaileek ere badugu zeregina.

 

Hau Consumer-en artikulu baten zati bat da, hemen irakur dezakezu artikulu guztia: Bioaniztasunaren puntu beroak.

Oharra: testuan agertzen diren loturak gazteleraz edo ingelesez idatzitako dokumentuetara jotzen dute.

Iruzkinak

Ez dago iritzirik Iruzkina gehitu

Iruzkina gehitu

© Naturgaia 2010 · naturgaia@naturgaia.net
Castellano Euskara