Descargate Flash Player para poder ver este reproductor.

Azken berriak

Saguzar espezie berria

Berriak | Gaiak | Bioaniztasuna kategorian argitaratua 2009 Irailak 02

Alpeetako saguzar belarriluze bat atzeman dute lehen aldiz Queralsgo (Gerona) haitzulo batetan, 2.260 metroko altuerara dago. Orain arte Alpeetan eta Erdialdeko Pirinioetan bakarrik ikusi izan da espezie hau.

Plecotus macrobullaris espeziea ikustea ezohikoa da. 1.700 eta 2.800 metroko altuera bitartean bizi ohi da, intsektuez elikatzen da eta negua 2.100 metrotik gora dauden haitzulo izoztuetan igarotzen du.

Aurkikuntza honekin, 29 dira Katalunian begiztatutako saguzar espezieak. Saguzar belarriluzea Kataluniako mehatxatutako faunaren katalogoan sartuko dutela adierazi du bertako konseilaritzak.

Ikertzaileen esanetan, saguzarrak mesedegarriak dira gizakiarentzat, izan ere, intsektu-populazioa kontrolatzen laguntzen dute, urtean zenbait tona harrapatzera iris daitezke.

 

Iturria: elmundo.es

Argazkia: Xavier Puig

Iruzkinak

Ez dago iritzirik Iruzkina gehitu

Iruzkina gehitu

© Naturgaia 2008 · naturgaia@naturgaia.net
Castellano Euskara