Descargate Flash Player para poder ver este reproductor.

Azken berriak

Naturaldia 2010

Berriak | Gaiak | Bioaniztasuna kategorian argitaratua 2010 Apirilak 13

Urtero bezala, naturari buruzko informazioa zabaltzeko asmoz Tolosako Natur Jardunaldiak hasi dira.

Nazio Batuek Biodibertsitatearen Nazioarteko Urte izendatu dute 2010a, eta Naturaldia 2010 ekitaldiak bat egiten du ospakizun horrekin. Tolosan ez ezik, jardunaldiak Gipuzkoako beste udalerri batzuetan ere egiten dira, hala nola: Zarautzen, Errenterian, Donostian eta Arrasaten. Jardunaldietan, ospe handiko hizlariek parte hartuko dute, eta zenbait erakusketa izango dira ikusgai.

Amaiera ezin hobea emateko, azaroaren 9an mundu osoan famatua den Jane Goodall etologoak hitzaldia emango du Chillida Leku Museoko Zabalaga Baserrian. Aurten, Jane Goodallek Gombe Stream parke nazionalean (Tanzania) txinpantzeen jokabideari buruzko ikerketak hasi zituenetik 50 urte betetzen dira.

Jardunaldietako egitaraua: Naturaldia 2010

Informazio guztia Naturaldiaren web orrian aurki dezakezu.

Iruzkinak

Iritzi 1 Iruzkina gehitu

Mikel idatzia

Kaixo. Egunkarian Jane Goodall azaroan Chillida Lekun izango dela azaldu da. http://www.diariovasco.com/v/20100414/al-dia-local/jane-goodall-chillida-leku-20100414.html

Iruzkina gehitu

© Naturgaia 2010 · naturgaia@naturgaia.net
Castellano Euskara