Nanogune Ikerketa Zentru berria zabalduko dute Donostian, nanozientzian eta nanoteknologian nazioarteko erreferentzia puntu izan nahi duen abangoardia zentroa.
Nanozientzia eta nanoteknologia, eskala nanometrikoan eginiko materiaren ikerketan oinarrituz material berriak sortzean datza. Nanogunek, dituen baldintza arkitektonikoei eta ingenieritzari esker, beste zentroetan egin ezin diren saiakuntza eta ikerketak egiteko aukera emango du.
Bost lan-taldetan banaturik, 25 ikerlarik bete dituzte dagoeneko Ibaetako eraikineko laborategiak. Datozen urtetan kopuru honek gora egingo du.
Gehiago jakiteko: Nanogune (ingelesez)







