Descargate Flash Player para poder ver este reproductor.

Azken berriak

20 itsas zaldi jaio dira gatibutasunean

Berriak | Gaiak | Bioaniztasuna kategorian argitaratua 2009 Martxoak 05

Murtziako unibertsitateak Itxaso txikian (Mar Menor) bizi diren itsas zaldiak gatibutasunean eta laborategiko baldintzetan ugaltzea lortu du. Lehen aldia da munduan hau lortzen dena.

Jaio berri diren 20 itsas zaldi hauek genetikoki aztertuko dituzte, etorkizunean kume gehiago edukitzea lortzeko asmoz. Azken helburua, espezie hau Itxaso txikian berriz ere barneratzea da, izan ere, azken urteetan, populazioa asko murrizitu da.

Egoera honek zenbait eragile ditu, besteak beste, gehiegizko arrantza eta turismoaren handitzea.

Mar Menor (euskaraz "Itsaso txikia") Mediterraneo itsasoaren ondoan dagoen ur gaziko lakua da, Murtziako Erkidegoan kokatua. Ezaugarri ekologiko eta natural bereziak dauzka eta Europako ur gaziko lakurik handiena da.

 

Gehiago jakiteko: La UMU reproduce en cautividad caballitos propios del Mar Menor

Iturria: eitb.com y laverdad.es

Iruzkinak

Ez dago iritzirik Iruzkina gehitu

Iruzkina gehitu

© Naturgaia 2010 · naturgaia@naturgaia.net
Castellano Euskara