Bertan izan dira Gipuzkoako bi ikastetxe Lego piezekin egin dituzten robotekin. Eta saririk gabe itzuli diren arren, asko ikasi dutela diote.
Donostiako Axular Lizeoa eta Andoaingo La Salle Berrozpe Ikastetxea izan dira Istanbulen ospatu den Europako txapelketako finalean parte hartu duten ikasle gipuzkoarrak. Mundu osoko 50 gazte-talde baino gehiago bildu ditu txapelketak.
Europako finalera joan aurretik bi ikastetxeak Espainiako finalean sarituak izan ziren, gogoratu albistea: Robotak Lego piezekin
Iturria: Eitb.com









