Descargate Flash Player para poder ver este reproductor.

Azken berriak

Lehenengo bizikleta

Berriak | Gaiak | Mugikortasuna kategorian argitaratua 2010 Apirilak 08

Xu Quan Long, historialari txinatarrak, historiako lehenengo bizikleta birsortu du, eta Beijingo kaleetan zehar erakutsi du.

Xu Quan Longen esanetan, bizikleta hau Ekialdean existitu zen duela 500 urte, Kristo aurretik. Bizikleta erraldoi honek mekanismo konplexu bat eskatzen du mugitzeko, eta ikusteko aukera izan duten hiritarrak harri eta zur utzi ditu. Ikusleetako batek, bizikleta menderatu eta gidatzeko egin beharreko lan gogor eta geldoa azpimarratu du.

Longek berak jakinarazi duenez, aurkikuntzarekin topo egin zuen Txinako kondaira zaharrei buruzko obrak aztertzen zituen bitartean. Long izen handiko historialaria da Txinan egin dituen asmakizun ikusgarriei esker, haien artean, hiru egunetan lurra ikutu gabe igarotzeko gai zen egurrezko txori bat. Orain, Longek, bizikletaren benetako aurkitzaile bezala onartu dezaten nahi du.

 

 

 

Iturria: Telecinco.es (gazteleraz)

Iruzkinak

Ez dago iritzirik Iruzkina gehitu

Iruzkina gehitu

© Naturgaia 2010 · naturgaia@naturgaia.net
Castellano Euskara