125 herrialdetako 4.000 hiri baino gehiagok beren eraikin ospetsuenetako argiak itzali zituzten ordubetez larunbatean, martxoaren 27an.
WWF natura babesteko nazioarteko elkarteak egin zuen ordubetez argia itzaltzeko deialdia, klima aldaketaren aurrean arduratsu jokatu behar dugula aldarrikatzeko helburuarekin. 2010eko itzalaldiak, parte hartzeari dagokionez marka guztiak hautsi ditu, gizartea ingurumenarekin kezkatua dagoela adieraziz.
Sydney Las Vegas Atenas
Las Vegas-etik Australiaraino, Mongolia, Argentina, Egipto edota Alemaniatik igaroz, guztiek beren monumentu ospetsuenak argiztatzeari utzi zioten, hoien artean Brandeburgoko atea (Berlin), Londreseko Historia Naturaleko Museoa, Eiffel Dorrea (Paris), Hiroshimako Bakearen Museoa, Empire State eraikina (New York) edota munduko eraikinik altuena, Dubaiko Burj Khalifa.
Eta zuk, argiak itzali al zenituen? Egiaztatu zenbat energia aurreztu dezakezun etxetresna elektrikoak ordubetez itzalita edukiz: Planetaren ordua (gazteleraz).
Lotura interesgarriak:
- Planetaren ordua 2010 (bideoa)
- Zer da Planetaren ordua? (gazteleraz)
Iturria: Eitb.com, ElPais.com eta WWF (gazteleraz)










