Descargate Flash Player para poder ver este reproductor.

Azken berriak

Kutxagunearen hezkuntz-eskaintza

Berriak | Gaiak kategorian argitaratua 2010 Ekainak 04

Ikastetxeei beren egutegia hobeto antolatzen laguntzeko Miramongo Zientziaren Kutxaguneak datorren ikasturterako duen hezkuntza-eskaintzaren aurrerapen bat jarri du bere Webgunean.

Haur Hezkuntzatik Batxilergora, etapa guztientzako jarduerak daude hiru multzotan banaturik: tailerrak, planetariuma eta erakusketa iraunkorrak.

Tailer berrien artean, Bigarren Hezkuntzan "Kimika badago!!" eta "Zelularen mundua" ditugu, eta haur eta lehen hezkuntzan "Txikiklik berria". Nabarmentzekoa "Gaia" izeneko erakusketa iraunkorra, energia kontsumoa eta natura ardatz dituena. Duela hilabete batzuk izan genuen erakusketa honen berri, gogora ezazu albistea: GAIA erakusketa Kutxagunean

Hemen duzue eskuragai Kutxagunearen hezkuntz-eskaintza 2010-11 (pdf formatuan)

Beste lotura batzuk

  • Hezkuntza material berria: Energia (Berde-berdea)

 

Iturria: Zientziaberri eta Kutxagunea

Iruzkinak

Ez dago iritzirik Iruzkina gehitu

Iruzkina gehitu

© Naturgaia 2008 · naturgaia@naturgaia.net
Castellano Euskara