Descargate Flash Player para poder ver este reproductor.

Azken berriak

Kantauriko bioaniztasuna ikusgai

Berriak | Gaiak | Bioaniztasuna kategorian argitaratua 2010 Martxoak 31

"Kantauri: Ikuspegiak eta begiradak" argazki-erakusketa Ordiziako D'Elikatuz aretoan ikusgai izango da apirilaren 23ra bitartean.

Erakusketan Kantauri itsasoko urpeko eta kostaldeko paisaien eta bizidunen dibertsitatea erakusten da formatu handiko 26 argazkitan.

Nano Cordobilla, Alex Iturrate eta Jesús Villalba dira erakusketako urpeko argazkien egileak eta Luis Llavori eta Peio Romatet kostaldekoenak. Argazkiek atxikiturik daramate irudikatzen duten paisaiaren eta espezien inguruko informazio fitxa, zenbait xehetasun eta berezitasunekin batera, euskaraz zein gazteleraz.

EuskalNatura.net-ek antolatu du argazki-erakusketa hau, eta elkartearen web orrialdean erakusketa osatzen duten argazkien zerrenda eta informazio-fitxak eskuratu daitezke.

             

 

Iturria: EuskalNatura eta Kulturklik.net

Iruzkinak

Ez dago iritzirik Iruzkina gehitu

Iruzkina gehitu

© Naturgaia 2010 · naturgaia@naturgaia.net
Castellano Euskara