Descargate Flash Player para poder ver este reproductor.

Azken berriak

Uharteak espaziotik ikusita

Berriak | Gaiak | Bioaniztasuna kategorian argitaratua 2009 Azaroak 10

Sateliteek hartutako irudiekin jarraituz, uharteak espaziotik nola ikusten diren erakusten diguten batzuk aurkitu ditugu.

 

Atafu

Atafu, Tokelau uhartedia osatzen duten hiru irletako bat da, Ozeano Pazifikoaren hegoaldean kokatua. 2,5 km²ko azalera du eta hiru uharteetan txikiena da. Atoloi batek osatzen du, erdian laguna bat inguratzen duen koralezko uharriz egina. 500 pertsona inguru bizi dira bertan, gehienak irudiaren ezkerraldean ikus daitekeen herrian.

 

Onekotan

Onekotan Kuriles uhartedian dagoen errusiar uharte bat da. Bere hedadura 425 kilometro karratukoa da. Irudian ikusten den bezala irla bat beste baten barruan dago, itsura hau duela 9.000 urte hartu zuen erupzio handi baten ondorioz. Barruan geratzen den irla Krenitzyn Peak izenez ezagutzen da, eta uharte guztiko punturik altuena da.

 

Galapagos Uharteak

Galapagoek Ozeano Barean aurkitzen den uhartedi bat osatzen dute, EKuadorreko kostaldetik 972 kilometrotara. Uhartedia 13 sumendi-uharte handik, 6 uharte txikiagok eta 107 harkaitz eta uhartetxok osatzen dute.

Lehenengo uhartea duela 5 milioi urte eratu zela uste da, mugimentu tektonikoen ondorioz. Sortzen azkenak izan direnak, Isabela eta Fernandina izenekoak, eraketa prozesuan daude oraindik, eta azken erupzio bolkanikoa 2009an gertatu da.

 

Maldivak

Maldiva Uharteak Ozeano Indikoan kokaturik daude. Koralezko 1.196 uharte txikik osatzen dute, horietatik 203k biztanleak dituzte, eta 115 kilometro karratu eskas hartzen dute guztira. 369.000 pertsonas inguru bizi dira irletan, eta munduko herrialderik lauena da, lekurik altuena 2 metrotara baino ez dago.

 

NASAren irudiak

Irudi gehiago: Irlak espaziotik ikusita. Ikusi hau ere: Urakanak espaziotik ikusita (Fogonazos)

 

Iturriak: Microsiervos eta Wikipedia

Iruzkinak

Iritzi 1 Iruzkina gehitu

Naiara idatzia

Ze polita!!!

Iruzkina gehitu

© Naturgaia 2010 · naturgaia@naturgaia.net
Castellano Euskara