Descargate Flash Player para poder ver este reproductor.

Azken berriak

Landare inbaditzaileei aurre eginez

Berriak | Gaiak | Bioaniztasuna kategorian argitaratua 2009 Maiatzak 13

Ikasberri ikastolako ikasleek espezie inbaditzaileek sortzen dituzten arazoetaz jabetu eta aztertzeaz gain, hauei kontra egiteko ekintzak martxan jarri dituzte. Ikasleen ahotik jaso genuen guzti honen berri Azpeitian egin zen hitzaldian.

Ikasberri Azpeitiko Ikastolako DBH 2ko ikasle-irakasle talde batek 06-07 ikasturtean GPSa erabiliz burutuko zuen proiektu berri bati heldu zion, landare inbaditzaile bat aztertzeko helburuarekin, Poligono Japoniarra edo Reynoutria japonica, hain zuzen ere.

07-08 eta 08-09 ikasturteetan, lan horri jarraipena emanaz, landare inbaditzaileek Urola bailarako landareen bioaniztasunari eragiten dioten kalteak aztertu eta herri inguruan dauden 3 landare inbaditzaile nagusienak kokatu dituzte. Aztergai izan dituzten landareak  Panpa lezka, Poligono japoniarra eta Buddleja davidii izan dira.

Lan taldea osaturik eta hiru landareei buruzko nahikoa informazio bildu ostean, kanpo lanari ekin zioten. Poligono Japoniarrari arreta berezia jarriz, eta GPSaz baliatuz, landare honen kokagune guztiak markatu eta horietako bakoitzean argazkiak atera zituzten. Ondoren, datu hauek ordenagailura pasa, eta lanaren emaitza Wikiloc-en aurkitu dezakegu. Wikiloc-ek landare inbaditzaile honen kokagune guztiak mapa baten gainean ikusteko aukera ematen digu, eta puntuen gainean sakatuz, hauetako bakoitzari dagozkion argazki, datu eta zehaztapen guztiak ikus ditzakegu. Gainera, agian ezagunagoa egingo zaizuen, Google Earth programan ere ibilbide guztia ikusteko aukera ematen digu.

Ikasle-irakasle talde honek egin duen lehen lana hau izan da, baina ez bakarra. Izan ere, landare hauei aurre egiteko bideak aztertu eta kasu batzuetan praktikan ere jarri dituzte. Panpa lezka eta Buddleja davidii landare inbaditzaileak erradikatzeko produktu kimikoak erabili beharko lirateke.

Poligono japoniarraren kasuan, haratago joan dira, eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika Saileko kide batzuen laguntzarekin, landare inbaditzaile honen aurka egiteko jarraibideak finkatu dituzte zehaztutako puntu bakoitzean landarea zein egoeratan aurkitu duten kontuan hartuz. Baina ez dira zehaztapen soilean geratu, lehen aipatu bezala, neurri hauek praktikan jartzen ere hasi dira dagoeneko, irudi hauetan ikus dezakegun bezala.

 

Hemen duzu Poligono japoniarrari aurre egiteko Aranzadiko kideek sortutako protokoloa.

Prentsan proiektu honen berri eman dute:

Zuhaitzak inbaditzaileen kontra (Hitza)

Azpeitiko Udala Urola ibaiko landare inbaditzaileak kentzen hasi da (Noticias de Guipúzcoa)

Zuhaitz espezie ezberdinak landatuko dituzte ibai ertzean (Diario Vasco, gazteleraz)

 

Naturgaiak sorturiko ikasmaterial honek, animazioak ikusi eta jarduerak eginez, gure inguruneko espezie inbaditzaileen ezagutza sakontzea du helburu: Espezie exotikoak, turistak ala inbaditzaileak?

Iruzkinak

Ez dago iritzirik Iruzkina gehitu

Iruzkina gehitu

© Naturgaia 2010 · naturgaia@naturgaia.net
Castellano Euskara