Descargate Flash Player para poder ver este reproductor.

Azken berriak

Hezeguneen Nazioarteko Eguna

Berriak | Gaiak | Bioaniztasuna kategorian argitaratua 2010 Otsailak 04

Urtero, otsailaren 2an ospatzen da. Hezeguneak, garrantzi ekologiko handiko eremuak dira, eta hegazti eta beste hainbat espezierentzat ezinbestekoak.

Azken 50 urteetan, Espainiako hezeguneen %60 baino gehiago galdu dira.

SEO/BirdLife-ek egun hau ospatzeko Espainiako zenbait hezeguneetan ekintzak prestatu ditu, jendea, ingurune natural hauen iraupena bermatzeak duen garrantziaz ohartarazteko. Hezeguneak ezinbestekoak baitira hegaztientzat, eta baita gizartearentzat ere, bereziki aldaketa klimatikoaren mehatxuaren aurrean.

Ekintza horietako batzuk Euskadiko SEO/BirdLife Ordezkaritzak eta SEO-Donostiak antolatu dituzte. Honakoa da jardueren egutegia:

Urtarrilak 30etik otsailak 7ra. Adin guztietarako hitzaldi eta tailerrak Gorbeiako Carrefour-ean (Gasteiz).  Salburuako Urmaela. Ordutegia: 11:00etatik 19:00etara.

Otsailak 6 eta 7. Plaiaundiko Parke Ekologikora bisita.

Otsailak 1etik 28ra. FotoAves 2009 erakusketa. Lekua: Kristina Enea fundazioaren Ingurumen Baliabideen Etxea (Donostia).

Otsailak 15. "Hezeguneak eta Bioaniztasuna. Plaiaundi: garrantzia eta mahatxuak”  hitzaldia.  Lekua: FNAC  Donostia.

Otsailak 25. “Euskal hezeguneak: Urdaibai eta Salburua”  hitzaldia. Lekua: FNAC Donostia.

Agenda osoa (gazteleraz)

 

 

Iturria: Eitb.com, SEO-Donostia y SEO/BirdLife

 

Iruzkinak

Ez dago iritzirik Iruzkina gehitu

Iruzkina gehitu

© Naturgaia 2008 · naturgaia@naturgaia.net
Castellano Euskara