Descargate Flash Player para poder ver este reproductor.

Azken berriak

Kenyako basoen birlandaketa Poznanen mintzagai

Berriak | Gaiak | Klima aldaketa kategorian argitaratua 2008 Abenduak 16

Wangari Maathai, The Green Belt Movement elkartearen sortzailea, NBEk Poloniako Poznan hirian antolatu duen klima aldaketaren inguruko 14. biltzarrean izan da Kenyako basoak birlandatzeko proiektua aztertzeko.

Bertan, Esther Larrañagak, Euskal Gobernuko ingurumen sailburua, eta Wangari Maathaik, 2004an Bakearen Nobel Saria, 2006. urtetik abian zegoen hitzarmena datozen bi urtetarako berritzea sinatu zuten. Hitzarmen honekin konprometitzen dira negutegi efektua sortzen duten gas isurketak basoen birlandaketaren bidez orekatzera.

Euskal gobernuak urtero 78.000 euro bideratuko ditu Green Belt Movement elkartearen proiektura, epe horretan Kenyan 230.000 zuhaitz landatu daitezen. Ekimenak, gainera, emakumeen parte hartzea eta bertako herrien garapen iraunkorra sustatzea bilatzen du.

Elkarlanerako hitzarmena, Rajendra Pachauri, Klima aldaketaren inguruko Gobernuarteko Taldeko buru eta 2007ko Bakearen Nobel Saria denarekin batera burutu zuten mintzaldiaren ostean sinatu zuten.

Kolaborazio honek, Kenyan 1,5 milioi zuhaitz baino gehiago landatzen lagundu du 2006 eta 2008 artean.

 

Ezagutzen duzue Green Belt Movement elkarteak Kenyan egiten duen lana? Zer deritzozue?

 

Iturria: europapress.es (gazteleraz)

 

Iruzkinak

2 iruzkin Iruzkina gehitu

MAIDER ETA AINHOA idatzia

oso oso inetresgarria izan da

LORENA LUJANBIO idatzia

oso oso interesgarria izan da

Iruzkina gehitu

© Naturgaia 2010 · naturgaia@naturgaia.net
Castellano Euskara