Descargate Flash Player para poder ver este reproductor.

Azken berriak

Eguzkiaren eguna

Berriak | Gaiak | Bioaniztasuna kategorian argitaratua 2010 Ekainak 21

Ekainaren 21ean, urteko egunik luzeena, Eguzkiaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Ikusi nahi al duzu nola argiztatzen duen eguzkiak lurra egun honetan?

Lurraren ardatzak duen inklinazioak eraginda, Ipar Poloak astebetez, eta egunean 24 orduz, jasotzen du eguzkiaren eragina udara borealean zehar, aurkezpen honetan gauerdiko eguzkia zer den ikasi, eta ekainaren 21ean eguzkiak lurra nola argiztatzen duen erakutsiko digun irudikapena ikus ditzakegu.

Egun hau ospatzearen helburua energia iturri berriztagarriak sustatu eta indartzea da. Horregatik, egun hauetan Madrilen eguzki energiaz baliatzen diren etxeen munduko lehiaketa ospetsuena ospatzen ari da. Estatu Batuetatik kanpo burutzen den lehen aldia da. Kontsumitzen dutena baino energia gehiago sortzen dute etxe hauek eguzkiari esker eta etorkizunera begira eredu izan nahi dute.

 

Iturria: Eitb.com

Iruzkinak

Ez dago iritzirik Iruzkina gehitu

Iruzkina gehitu

© Naturgaia 2010 · naturgaia@naturgaia.net
Castellano Euskara