Descargate Flash Player para poder ver este reproductor.

Azken berriak

Donostia 3 dimentsiotan

Berriak | Gaiak | Zientzia-Teknologia kategorian argitaratua 2009 Ekainak 16

Donostiako Udalak Googlerekin akordio bat sinatu du eta hainbat urtetako aireko argazkiak luzatu dizkio, horrela, hiri honen orografia eta eraikin guztiak 3 dimentsiotan ikus daitezke Google Earth-en, gehienak bloke gris bezala ageri dira eta zenbait detaile handiarekin.

Donostiak itxura tridimensionala hartzeaz gain, informazio kapa ezberdinetaz baliatuz beste zerbitzu batzuk ere eskainiko dira: lurraren erabilera legalak, lurrazpiko zenbait zerbitzuren sareak (dela uren hodiak, edo telefono lerroenak). Eta etorkizunean, zerbitzu hauek areagotzea espero da, aisia eta kultura, mugikortasuna, kirola eta beste hainbat arlori buruzko informazioa bilduz.

Aplikazio honek turismoa eta garapen ekonomikoa sustatu, eta 2016an Kulturaren Europako Hiriburu izateko hautagaitza indartu nahi ditu.

Informazio hau eskuratzeko Google Earth programa instalatu behar da eta ondoren, Donostiako 3D gidako fitxategia. Beharrezko erabilpen argibideak Donostiako Udalaren orrialdean daude.

 

Iturria: sustatu

          eitb.com

 

Iruzkinak

Ez dago iritzirik Iruzkina gehitu

Iruzkina gehitu

© Naturgaia 2010 · naturgaia@naturgaia.net
Castellano Euskara