Descargate Flash Player para poder ver este reproductor.

Azken berriak

Dinosauroen Parkea

Berriak | Gaiak | Bioaniztasuna kategorian argitaratua 2010 Maiatzak 19

Garai batean benetako dinosauroek izan zuten tamaina bereko 16 figura daude ikusgai Getxoko Areetako parkean zabaldu duten erakusketan.

Kretazeo eta Jurasiko aldiko hamasei dinosauro belarjale eta haragijale, kumeak eta guzti, ikus daitezke urriaren 31ra arte. Getxoko bikote batek sortu ditu maketa ikusgarri hauek eta eskuz margotu dituzte pigmentu naturalak erabiliz.

Bisitariak informazio sakona jasoko du gainera. Maketa bakoitzaren ondoan, dinosauroaren xehetasunak ageri dira. Besteak beste, aldia, luzera, pisua, elikadura, morfologia eta bitxikeriak.

Hemen duzue ikus daitezkeen espezieen inguruko informazioa.

Erakusketa
Non: Evaristo Txurruka kaia (Areeta, Getxo, Bizkaia).
Noiz: Urriaren 31ra arte.
Ordutegia: Egunero. 11:00-14:00 eta 16:00-20:00.
Sarrera: 3 euro, haurrek 2 euro eta hogei laguneko taldeek 1,5 euro.

 

Iturria: Berria.info eta Eitb.com

Iruzkinak

Ez dago iritzirik Iruzkina gehitu

Iruzkina gehitu

© Naturgaia 2010 · naturgaia@naturgaia.net
Castellano Euskara