WWF-k zerrenda batean bildu ditu urte honetan inoiz baino arrisku handiagoan dauden 10 animalia espezie. Egoera honen eragile nagusiak habitat naturalaren galtzea, isilpeko ehiza eta aldaketa klimatikoa dira.
Tigreak, hartz zuriak, pinguino espezieak, dortokak, atun gorria, tximeletak, errinozeronteak, gorilak, panda handia... Gaur espezie hauetako hiru ezagutuko ditugu.
Tigreek hasten dute urte honetako zerrenda, eta 2010eko otsailean hasiko da Tigrearen Urte ofiziala izango dena.
Tigrea

Ikerketa berriek adierazi dute 3.200 izan daitezkela aske bizi diren tigreak (Panthera tigris). Arestian, tigrearen zortzi subespezie bizi ziren Asian, horietatik hiru desagertuta daude, eta beste bat arrisku larrian aurkitzen da. Ohian-galtzearen bizkortzeak eta isilpeko ehiza neurrigabeak zenbait tigre-populazio desagertzera bultzatu ditzakete, Asiako beste zonalde batzuetan Java eta Baliko tigreekin gertatu zen bezalaxe. Gainera, itsas mailaren igoerak, Bangladesh eta Indiako funtsesko tigre populazio baten habitata mehatxatzen du. Tigrearen urtea, 2010, urte garrantzitsua izango da asiar felido handi hau salbatzeko ahaleginak egiteko.
Tigreari buruz gehiago jakin (gazteleraz).
Hartz zuriak

Artikoko Hartz zuria (Ursus maritimus) aldaketa klimatikoaren eraginez beren habitat naturala galtzen ari diren lehenengo biktimen ikur bilakatu da. Espezie hau galtzeko arriskua areagotzen joango dadatorren mendean, Artikoa berotzeko joerak oraingo erritmo berean jarraitzen badu. WWF-ak aldaketa klimatikoak hartz zurian izango duen eragina ezagutzeko ikerketak sustatzen eta egokitzapen estrategiak garatzen ari da. Gainera, hartz zuriaren habitata mantentzeko ahaleginean, gobernu eta industriarekin lan egiten du itsas garraioak, petrolioak eta gasak eskualdean suposatzen duen mehatxua murrizteko. Eta bertako komunitateekin ere lan egiten du, gizakien arteko gatazkak murrizteko hartz zuria, izotz faltagatik, gero eta gehiago egoten den zonaldeetan.
Hartz zuriari buruz gehiago jakin (gazteleraz).
Pazifikoko mortsak

Bering eta Chukchi itsasoak dira Pazifikoko Mortsaren (Odobenus rosmarus divergens) bizitokia, aldaketa klimatikoaren azkenetariko biktima. 2009ko irailean, 200 mortsa inguru aurkitu ziren hilik Chukchi itsasoaren kostaldean Alaskako ipar-mendebaldean. Animali hauek ur gaineko izotz puskak erabiltzen dituzte atseden hartzeko, erditzeko eta harraparietaz babesteko. Artikoko izotza urtzearekin, Pazifikoko mortsa bere habitata galtzen ari da.
Mortsari buruz gehiago jakin (gaztelaniaz).
Nazio Batuek, 2010a Bioaniztasunaren Nazioarteko Urte izendatu dute - eta herrialdeak, urtean zehar, Lurreko bizitza aniztasuna babesteko neurriak hartzera gonbidatu dituzte.
Datozen egunotan WWF-ren “10 to Watch in 2010” zerrendan biltzen diren gainontzeko animaliak ezagutzen joango gara.
Iturria: Microsiervos eta WWF








