Descargate Flash Player para poder ver este reproductor.

Azken berriak

Carrefourrek plastikozko poltsak erabiltzeari utziko dio

Berriak | Gaiak | Hondakinak kategorian argitaratua 2009 Uztailak 07

Murrizketa gero eta zabalagoa izango da, azaroan plastikozko poltsak guztiz desagertu arte. Trantsizio-aldian bezeroek berriz erabil daitezkeen poltsak dohain eskuratu ahal izango dituzte.

Carrefourrek 14.991 saltoki ditu 30 herrialdetan banatuta, eta horietako 161 hipermerkatu eta 90 supermerkatu Espainian kokatuta daude. Kanpaina honekin, estatuan neurri hau hartzen duen lehenengo banaketa konpainia erraldoia bilakatzen da.

Espainia, Europan erabilera bakarreko poltsa gehien erabiltzen dituen hirugarren lurraldea da. Batazbeste, herritar bakoitzak urtean 238 erabiltzen ditu. Poltsa hauen deskonposaketa prozesuak 400 urte irauten du eta  %10a besterik ez da birziklatzen.

Konpainiaren arabera, berrerabil daitezkeen poltsen erabilpenak pertsona bakoitzak bere bizitzan zehar erabilera bakarreko 18.000 poltsa aurreztu ahal izatea eragin dezake.

Hemendik aurrera, bezeroek beren poltsa eraman ahal izango dute saltokira, edota bertan eskuratzeko aukera izango dute: errafiazko berrerabiltzeko poltsak, 50 zentimotan; edota poltsa biodegradagarriak, 20 patata barietate baino gehiagorekin eginikoak, 5 zentimotan.

 

Iturria: Ambientum eta Carrefour (biak gazteleraz)

Interesgarriak izan daitezkeen loturak:

Iruzkinak

Ez dago iritzirik Iruzkina gehitu

Iruzkina gehitu

© Naturgaia 2010 · naturgaia@naturgaia.net
Castellano Euskara