Reziklartek artea eta birziklapena lotu nahi ditu zaborrontziak artelan bilakatuz. Urriaren 21ean obra guztiak bilduko dituen erakusketa ibiltaria inauguratuko da Donostian.
26 zirriborro izan dira aukeratuak edukiontzietan margotzeko. Erakusketa honek oinarri artistikoa izan nahi du, San Markoseko Mankomunitateak aurrerago burutuko duen gaikako hondakin-bilketaren inguruko kontzientziazio kanpainarentzat.
Iturria: eitb.com eta San Markoseko Mankomunitatea










