Euriko igelak, pozoitsuak edo kristalezko igelak izan dira ikertzaile talde batek Kolonbia eta Panama arteko mugan aurkitu dituzten hamar anfibio berrietako batzuk.
Kolonbiako Nazioarteko Zainketa guneko ikerlariek egin dute aurkikuntza Darien regioko ohianean, zehazki Panamaren mugakide den Tacarcuma mendixkan.
Kristalezko Igelak:
Ikerlariek mota honetako hiru espezie aurkitu dituzte (Cochranella, Nymphargus y Centrolene). Igeltxo hauek zuhaiztarrak dira eta basoko errekatan bizi dira. Beren izena, daukaten itxura ahul eta gardenetik datorkie. Igel honen azaletik barrena hezurrak eta organoak ikus daitezke, bihotza eta gibela kasu.
Euriko igelak:
Bi espezie aurkitu dira. Igel hauek zuhaiztarrak dira. Bietako batek militarrek kamuflatzeko erabiltzen dituzten kolore berdintsua dauka. Igel hauen edertasuna paregabea da eta garrantzia ekologiko handia dute basoetan.
Igel Pozoitsuak:
Colostethus eta Anomaloglossus espezieei suziri igelak deitzen zaie, iheserako duten gaitasunagatik. Oso bizkor mugitzen dira eta ikusi eta harrapatzea lan zailak dira. Igel hauek urtarrak dira, eta ikerlarien esanetan, pozoitsuak.
Arlekin apoa:
Itxura ikusgarria du apo honek eta gautarra da. Mota honetako bi espezie berri aurkitu dira. Ikerlarien arabera, apo mota hau izan daiteke munduan dagoen ornodun mehatxatuena, eta espezie asko desagertzeko zorian egon daitezke.
Adibide gisa, Atelopus muisca apo espeziea aipatu daiteke, bere ohiko bizitokian bilaketa sakona burutu den zen arren, ez zen hamaika urtetan apo hau ikustea lortu. Duela gutxi ikusi zuten parke naturaleko langileek eta aurkikuntza basoen egoera onaren adierazle dela diote.
Arrabioa (Salamandra):
Aurkitu berri diren arrabioak buztana duten anfibioak dira. Hegoamerika da munduko arrabio espezie gehien dagoen lekua, 19 espezie bizi dira bertan.
Gehiago jakiteko:
·Artikulua gazteleraz (Soitu.com)
·10 anfibio espezie berri (gazteleraz)










