Descargate Flash Player para poder ver este reproductor.

Azken berriak

Euskadiko hegaztien gida

Baliabideak | Bioaniztasuna kategorian argitaratua 2009 Urriak 05
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak Euskadiko Hegaztien Gida izeneko liburuxka argitaratu du. Denera, 50 hegazti-espezie jasotzen ditu liburuxkak, eta bakoitzaren ilustrazioaren ondoan, hainbat zehaztapen aurkitu daitezke.

Zehaztapen hauen artean, espeziearen izenak (euskaraz, gaztelaniaz eta izen zientifikoa), ohiko habitata, neurriak, ugaritasuna, ikusteko zailtasun maila eta espezieak gurean igarotzen dituen hilabeteak daude besteak beste.

Argitalpen honek herritarrei nahiz bisitariei EAEko biodibertsitatearen aberastasunaren berri ematea du helburu.

Hemen duzu eskuragarri gida pdf formatuan: Euskadiko hegaztien gida.

Iruzkinak

Ez dago iritzirik Iruzkina gehitu

Iruzkina gehitu

© Naturgaia 2008 · naturgaia@naturgaia.net
Castellano Euskara