Txapelketaren oinarriak
- Aurrekariak eta antolaketa:
Berde-berdea ingurumen proiektu hezitzaileak, lehiaketa honen bidez, parte-hartzen duten ikasle eta web gunea bisitatzen duen orok gure planetako zenbait zoko arakatuz, kuriositatea piztea, eta munduan zehar dauden leku interesgarriak ezagutzea nahi du. Ondo pasatzen duzuen zareten bitartean ikas dezazuen nahi dugu, eta zuen ikertzaile sena sustatu.
Joko honetan adimena lantzea bilatzen da, bidaiaren geldialdi bakoitzean, lekuko berezitasun baten inguruko informazioa jaso eta galdera bati erantzungo dio ikasleak. Gainera, hurrengo puntua zein den jakiteko, zenbait alditan ikerketa lantxo bat burutu beharko du. Bakarkako lanean edota taldeka parte hartu daiteke. Mapa erraldoi bat osatuko dugu lehiaketan parte hartzen duten ikertzaile guztiekin.
Teknologia gero eta garrantzia handiagoa hartzen ari da ikasgeletan, eta tresna berri ugari dauzkagu eskura. Ikasleak tresna hauen erabileran trebatzea da lehiaketaren beste helburuetako bat, izan ere, gerora, gaitasun hori baliagarri izango zaio bai hezkuntzan, baita aisialdirako erabiltzeko ere.
- Lehiaketa xedea:
Lehiaketak, munduko zenbait leku bisitatzearekin, ikasleen teknologia berrien erabilera sustatu nahi du heziketa-helburuekin, joko-ikerketa honekin ikasleek Google Earth erabiltzeko gaitasuna lortu edo sendotu, eta munduaren zonalde ezberdinak arakatzea ahalbidetzen digun tresna honekin zonalde bakoitzaren berezitasun batzuk ikasi eta aztertzea nahi du, parte hartzaileen jakinmina piztuz.
- Zeinek parte hartu dezake:
Lehiaketa edozein pertsonarentzat irekia dago, baldintza bakarra oinarri hauek onartea delarik. Bi kategoria bereizten dira:
1.- Berde-berdea, proiektuan parte hartzearekin pasahitza lortu duten ikasleak biltzen dituena.
2.- Bisitaria, non gainontzeko pertsonek parte hartu ahal izango duten.
Partaide bakoitzak nahi beste saiakera bidal ditzake, kasu bakoitzean eskatzen zaizkion datuak emanaz besteak beste, jokoan aurkituko diren galderen erantzunak. Jokoaren emaitza zuzena bakarra da, beraz, sarien zozketa, emaitza zuzena bidaltzen duten parte hartzaileen artean burutuko da. Erantzun zuzena behin baino gehiagotan bidali arren, pertsona bakoitzak, behin bakarrik hartuko du parte zozketan.
- Sariak:
Berde-berdea kategorian, hiru mp4 zozketatuko dira emaitza zuzena bidali duten partaideen artean.
Bisitarien kategorian, bi mp4 zozketatuko dira emaitza zuzena bidali duten partaideen artean.
- Balioste Irizpideak:
Lehiaketako epaimahaia Naturgaia SL enpresako, lehiaketaren antolatzaile teknikoa, hiru kidek osatuko dute.
Lehiaketaren sarituak zozketa bidez aukeratuko dira, eta hau epaimahaikideek egiaztatuko dute.
Partaide bakoitzak nahi bezain beste aldiz bidal dezake jokoaren emaitza, okerra nahiz zuzena, baina emaitza egokia bakarra delarik, zozketan erantzun zuzena bidali duten partaideek soilik hartuko dute parte.
Teknologia gero eta garrantzia handiagoa hartzen ari da ikasgeletan, eta tresna berri ugari dauzkagu eskura. Ikasleak tresna hauen erabileran trebatzea da lehiaketaren beste helburuetako bat, izan ere, gerora, gaitasun hori baliagarri izango zaio bai hezkuntzan, baita aisialdirako erabiltzeko ere.
- Epeak:
Lehiaketara aurkezteko epea sarrerako orrialdean adieraziko da, eta emaitza aditzera emango den eguna ere bertan izango da.
- Bestelakoak:
Lehiaketan parte hartzeak oinarrien onarpena suposatzen du.