Ikasturte hau 6.a da berde-berdearentzat eta urtero bezala proiektuan zenbait berrikuntza gaineratu ditugu:
- Energiari buruzko ikasmaterial berria langai izango dugu. Energiaren historia, gaur egungo egoera eta etorkizuneko aukerak aztergai izango dira bertan, hiru flash animazio eta dagozkien jardueren bitartez. Beste gaien lanketarekin bezalaxe, elkarteentzat laguntzak lortzeko puntuak eskuratzea ahalbidetuko du.
- Ikasturtean zehar ingurumenarekin zerikusia duen joko-lehiaketa bat burutuko da internet bidez.
- Lehen aldiz, Berde-berdea sariak banatuko dira, Gipuzkoan burutzen diren ingurumen ekimenak saritzeko. Sarituen aukeraketa bozka bidez egingo da web orrialdean.
- Aurten, ikasleen lanari esker lortutako diru laguntza jasoko duten elkarteen artean aurkitzen da SEO BirdLife, hegaztien eta naturaren aztertze eta zainketa lanetan aritzen den zientzia elkartea.
- Ikasleek aukeratutako ingurumen elkarteekin elkarlan handiagoa. Ikasle eta elkarteen arteko harremana sustatuko dugu bisita eta beste jarduera batzuen bitartez.