-Partaideak: berde-berdean izena emandako ikasleek, bai eta, hala nahi duen edonor ere web orrialdearen bitartez.
-Proiektuaren web orrialdearen bidez, baliabide guztiak eskuratzen dira. Gainera, ikasleek beren lanarekin eta pasahitz bat erabiliz, diru-laguntzak lortzen dituzte eurek aukeratutako elkartearentzat.
-Ikasleek, irakaslearekin –zenbaitetan proiektuko arduradun batekin ere-, 6 gai lantzen dituzte ikasgelan:
Horretarako, gai bakoitzaren inguruko materialaz baliatzen dira:
Material hori guztia "berde-berdea.net" orrian dago eskura, bai eta, gai bakoitzaren inguruko albisteak, loturak, irudiak…
-Diru-laguntzak: Ikasleek gai bakoitzari dagozkion 15 galderak Internet bidez erantzuten dituzte, eman zaion pasahitza erabiliz. Honela ikasturte bukaeran, lortzen dituzten puntuak laguntza ekonomikoan bihurtuko dira aukeratutako elkarteari banatzeko. Orain artekoan, 60.000 € banatu dira elkarte hauen artean: Greenpeace, Organbidexka, Kalapie, Aranzadi, Arrano Etxea, EIBE eta The Green Belt Movement. Horri esker, hainbat jarduera abiarazi dituzte: zauritutako animaliak zaindu, hegoaldeko zuhaitz-igelaren bizitokiak babestu, zetazeoak ikertu gure kostaldean, bidegorriak bultzatu,...