Ikerketa batek dioenez, duela 3.500 milioi urte baino gehiago, Marte planetaren heren bat ozeano handi batek estaltzen zuen.
Honakoa Marteren gainazala zenaren irudikapen bat da.
Aste honetan 'Nature Geoscience' aldizkarian argitaratu den ikerketan, Marteren zati handi batean ozeanoak zeudela adierazten duten ebidentzia berriak ezagutarazi dira, ikertzaileek planetaren hegoaldeko krater batetako zenbait sedimentu-metaketatan aurkitu omen dituzte. Adituek ustetan itsas-delta eta elkarri lotutako bailaren ebidentzien inguruan egin duten ikerketak Marte, gehienez 2.500 metroko sakonera zuen ozeano batek estaltzen zuela adierazten du.
Aurkikuntza hauen inguruko xehetasunak ezagutu nahi badituzu: Planeta gorria urdina zen (gazteleraz).
Eta orain, Marteren gainazala nolakoa den ikusteko aukera duzu: Marteren gainetik hegan eginez
Iturria: ElMundo.es eta Público.es