NASAren Endeavour transbordadore espazialak Floridako Kennedy espazio zentrotik aireratzea lortu zuen, eta Nazioarteko Espazio Estaziora (ISS, ingelerazko sigletan) bidean doa.
Endeavour ontzian zazpi tripulatzaile doaz, eta estazioan dauden beste seis lagunekin elkartzen direnean 13 astronauta izango dira bertan, historian espazioan egin den topaketa handiena izango da. Misioa 16 egunekoa izango da.
Transbordadorearen aireratzea bost aldiz atzeratu behar izan dute, eguraldi txarra dela eta.
Aireratzeko saiakeratako bat baino minutu batzuk lehenago tximista batek Endeavour ontzia jo zuen.
Transbordadoreak Nazioarteko Espazio Estaziora (ISS) joan behar du misio honetan, hura janariz, urez eta oxigenoz hornitu eta Kibo laborategi zientifiko japonesa osatzera.
Beste albiste batzuk:
Nazioarteko Espazio Estazioak 10 urte bete ditu
Eguzki sisteman zehar bisita birtuala (gazteleraz)
Iturriak: eitb.com eta elpais.com (gazteleraz)