Ikerlan batek adierazi duenez bost urteko txinpantze batek unibertsitateko ikasle batek baino oroimen fotografiko hobea du. Egiaztatu nahi duzu?

Saiakuntzaren lehen pausuan 1etik 9rako zenbakiak pantaila batean agertzen dira. Ondoren, zenbakien lekuan lauki zuriak azaltzen dira, eta parte hartzaileak, pantailan klikatuz, azaldu diren zenbakiak txikienetik handienera ordenatu behar ditu. Proba ezazu!

 

Bideo honetan ikus daiteke txinpantzeari eginiko proba:

 

Iturria: Zientziaberri