Arrainek uretan geldirik egoteko gaitasuna dute hondoa jo gabe, eta sakonean nahiz azalean egon daitezke, ahalegin handirik egin gabe. Zein da sekretua?

Hezurrezko eskeletoa duten arrainek igeri-maskuria deitzen den organo berezi bati esker dute gaitasun hori. Gainerako organoen gainetik dagoen zaku-itxurako atal bat da, eta gasez beteta dago. Nitrogenoa, oxigenoa eta anhidrido karbonikoa ditu barruan; airea osatzen duten gas berak, alegia.

Arrainak hondora joan nahi duenean, igeri-maskurian dituen gasak konprimitu egiten ditu; horrela, beraren pisua eta dentsitatea urak duenarekin alderatuta handitu egiten da, eta arraina hondora joateko gai izaten da. Gora egin nahi duenean berriz, maskuria gasez puzten du.

 

Iturria: Teknopolis