Gure hirietako gehiegizko argiztatzeak ornogabe txiki hauen ikusmena, orientatzeko sena, eta ugalketa kaltetzen ditu, Valentziako Unibertsitateko ikerlari talde baten esanetan.

Gehiegizko argiztatzeak espezie ugarirengan du eragina, horietako bat Graellsia isabelae, Europar Batasunak babesten duen tximeleta gautarra da. Adituek diotenez tximeleta gautar batek ikusmena galtzen du hamar minutuz bonbilla baten eraginpean egotean. 30 minutu igaro ondoren berreskuratzen du.

Graellsia isabelae

Gainera, intsektuez gain, ilunpean ibili ohi diren beste espezie batzuk ere jasaten dituzte kalteak. Gaua ezin bestekoa da animali askoren biziraupenerako, izan ere harrapariengandik ezkutatzeko edota harrapakinek erasoak sumatu ez ditzaten, iluntasuna beharrezko dute.

Guzti honengatik eta beste arrazoi askorengatik, argiztatzea era egokian egitea oso garrantzitsua da. Horregatik, Kanarietan eta Murtzian, adibidez, kanpaina ezberdinak martxan jarri dituzte gauaren iluntasuna bermatzeko.

 

Gehiago jakiteko:

Artikulu osoa irakurri: Soitu (gazteleraz)

Argi kutsaduraren inguruko animazioa