Kandela bat eta sukaldeko pizgailu bat besterik ez dira behar efektu bitxi hau lortzeko. Eta heldu baten laguntza, noski.
Efektu hau, kandelako metxak su hartu beharrean, argizariaren baporeek hartzen dutelako gertatzen da. Kandela itzali ondoren, baporeei su ematen badiezu, sugarra jaisten joango da metxara iritsi arte efektu ikusgarri hau eraginez.
Iturria: Fogonazos