Berde-berdean ere AEBetako hauteskundeak jarraitu ditugu, lehen kanpaina egunetik emaitzaren berri izan dugun arte, baina bereziki teknologiren erabileran zentratu gara.
Jakingo duzuen bezala Barack Obama izan da garaile, orain, piztu den itxaropena mantentzea lortzen duten ikustea bakarrik falta zaigu.
Esan dugu, kanpainan zehar egin duten teknologiaren erabilpenari so egin diogula bereziki, izan ere Barack Obamak bere jarraitzaileekin kontaktu jarraian mantentzeko erabili duen tresna garrantzitsuenetakoa internet izan da.
Mezu ugari bidali dizkie jarraitzaileei, eskerrak emateko, dirua lortzeko, kanpainaren nondik norakoen berri emateko... gainera, ez da ingelesera soilik mugatu, hizkuntza askotan bidali ditu mezuak, euskara barne. Eta azken momentura arte arreta berezia eman nahi izan zien internetez jarraitzen zutenei, horren adierazle garaipena ospatzeko festa hasi baina ordu erdi lehenago jaso zuten mezu elektronikoa izan zen.
Lagun,
Grant Park-en bildutako jendetzari hitz egiteko zorian nago, baina lehenago zuengana zuzendu nahi izan dut.
Historia egin berri dugu.
Eta ez dut nola lortu dugun ahaztea nahi. Egunero egin duzu historia kanpaina honetan zehar, egunero ate joka ibili zara, diru-laguntzak eman dituzu, edota zure familia, lagun eta bizilagunekin hitz egin duzu aldaketaren unea dela zergatik pentsatzen duzun azaltzeko.
Eskerrak eman nahi dizkizuet zuen denbora, gaitasuna eta grina kanpaina honi eskaini dizkiozuelako.
Lan asko geratzen zaigu gure herrialdearen alde egiteko, laster jarriko naiz harremanetan zuekin hemendik aurrerako pausuen informazioa emateko.
Baina oso argi esan nahi dut...
Hau guztia zuri esker gertatu da.
Eskerrik asko,
Barack
Gehiago jakiteko:
Jatorrizko eskutitza (ingelesez)
Obamaren kanpainan egindako euskarazko txostena










