UNESCO Etxeak argitaratu duen material berriak, giza garapen iraunkorra lantzen du hainbat ikuspuntutatik: hezkuntza, ingururiroa, gizartea, ekonomia eta politika.
Ikuspuntu bakoitzaren alorrean gai ezberdinak lantzen dira. Guztira 19 gai, klima aldaketa, kultura aniztasuna, aberastasunaren birbanaketa eta kontsumo arduratsua, besteak beste.
Argitalpena on line dago eta dokumentuak pdf formatoan jaitsi daitezke. Material hau UNESCOk koordinatzen duen Garapen Iraunkorrerako Hezkuntzaren Nazio Batuetako Hamarkadaren (2005-2014) eremuan kokatuta dago. Hemen aurkituko duzue eskuliburua: Iraunkortasun Hezkuntzarako Eskuliburua (materiala euskaraz, gazteleraz eta ingelesez dago)
Irudian euskarazko eskuliburuaren hasierako orria
Zientziaberri blogaren bidez jakin dugu albistearen berri, aukera aprobetxatuz blog hau gomendatzen dizuegu, zientzia, ingurumena, hezkuntza eta beste hainbat alor ukitzen dira bertan.










