Amona mantangorri guztiak pantailatik desagertarazi behar dituzu, horretarako, kolore berdina duten taldeen gainean sakatu behar duzu. Dirudiena baino korapilatsuagoa da, saia zaitez!
Gainera, jolasten duzun bitartean intsektu honi buruz zertxobait gehiago ikas dezakezu. Pantailaren eskubialdean informazio hau aurkituko duzu ingelesez idatzia:
- Mantangorri emeak 1.000 harraultz baino gehiago jartzen ditu bere bizitzan zehar.
- Itsektu hauek izurriteak kontrolatzeko erabiltzen dira, nekazaritzarako kaltegarriak diren animaliak jaten baitituzte, landare-zorriak adibidez.
- Mantangorri arra emea baino txikiagoa izaten da normalean.
- Bizkarraldean dituzten titak kolorea galtzen dute mantangorria zahartzen doan heinean.
- Mantangorri batek hegan egiten duenean 85 aldiz eragiten die hegoei segundu batean.
- 5000 mantangorri mota inguru aurkitu dira mundu guztian zehar. Ipar Ameriketan 400 espezie daude.
Fuente: Ecokids










