Descargate Flash Player para poder ver este reproductor.

Azken berriak

Astronomiak urte hau bere egin du

Berriak | Gaiak | Astronomia kategorian argitaratua 2009 Urtarrilak 07

Galileo Galileik, bere teleskopioa izarretara begira jarri zuenetik 400 urte igaro dira, eta aitzakia hori hartu dute Nazioarteko Astronomia Batasunak eta Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak, Unescok, 2009 Astronomiaren Urte izendatzeko.

Hainbat eta hainbat ekitaldi izango dira urte guztian zehar astronomiarekin lotuak, bai nazioarteko mailakoak baita tokian tokikoak ere. Urtarrila honetan bertan, hilaren 15ean eta 16ean egingo da urtearen irekiera ofiziala Parisen, agintari politiko eta zientzialari ospetsuekin. IYA2009n, erakundeez gain, ekintza desberdinak abiarazi eta egiten badira mundu zabaleko astronomia elkarte eta zaletu ugari ere, parte hartze zabalaren erakusgarri.

Ekimenaren webgunean www.astronomy2009.org ikus daitezke nazioarte mailan urtea ospatzeko egingo diren gauzetako batzuk. Adibidez, apirilaren 2tik 5era bitartean hainbat herrialdeetan 'Astronomiako 100 orduak' egingo dituzte, bestea beste aldi berean milaka txokotan behaketa astronomikoak eginez. Aurten 10 milioi lagunek lehen aldiz teleskopio bat hartu eta zerura begiratzea nahi du IYA2009k.

Iturria: Berria.info. Izarren mezularia, artikulua osorik irakurtzeko.

Iruzkinak

Ez dago iritzirik Iruzkina gehitu

Iruzkina gehitu

© Naturgaia 2010 · naturgaia@naturgaia.net
Castellano Euskara