Descargate Flash Player para poder ver este reproductor.

Azken berriak

Zabaltzea merezi duten ideiak

Baliabideak | Teknologia kategorian argitaratua 2012 Urtarrilak 17

TED, informazio kanalaren bitartez zientzia, letra, kirola eta abarren inguruan munduan gertatzen diren gertakizun interesgarrienen berri izan dezakegu.

Milaka bideo biltzen ditu, hizkuntza askotara itzulitako azpitituluekin, horietako bat euskara. Gainera, erabiltzaileek bideoen gainean edozein hizkuntzatan azpitituluak sortzeko aukera eskaintzen du.

Gaztelaniaz eta euskaraz ikusi daitekeen bideoetako bat bereziki gustatu zaigu. 14 urterekin, pobretasun eta gosez inguraturiko mutil malawiar batek haize-errota bat eraiki zuen bere familiaren etxeari energia emateko. Orain 22 urterekin, William Kamkwambak TEDen hitz egiten duen bigarren aldi honetan, bere bizitza aldatu zuen sorkuntzari buruzko istorio hunkigarria partekatzen du bere hitzen bidez. Hemen duzue:

     

Hau da web orrialdea: www.ted.com. Eta hemen dituzue euskarazko azpitituluak dituzten bideo guztiak.

 

Iruzkinak

Ez dago iritzirik Iruzkina gehitu

Iruzkina gehitu

© Naturgaia 2010 · naturgaia@naturgaia.net
Castellano Euskara