Trenak eta hegazkinak higiarazteko beharrezko izan diren apartuen irudikapena ikus dezakegu. Baita josteko makina batena, edota gure autoko abiadura-kutxarena ere.
Helizedun hegazkinak higiarazteko erabili ohi zen erreakzio-motorra agertu zen arte.
Lurrun tren-makinak bultzatzeko erabiltzen zen.
Higidura eten eta errepikatuak lortzeko erabiltzen den mekanismo bat da. Ordularietan erabiltzen da.
Eskuzko transmisio sistema
Mekanismo honi "abiadura-kutxa" ere deitzen zaio. Automobiletan eskuarekin martxaz aldatzeko erabiltzen da.
Abiadura konstanteko juntura
Mekanismo hau aurreko trakzioa duten ibilgailuetan erabili ohi da. Akoplamendu mekaniko honetan irteerako ardatzaren biraketa abiadura eta sarrerako biraketa abiadura berdinak dira.
Torpedo-ontzi suntsitzailea
Lan militarretan sistema hau erabiltzen da ontziteria suntsitzeko.
Motor birakaria
Wankel motorra bezala ere ezagutzen da, barne-errekuntzako motorra da, eta bere diseinuak presioa mugimendu birakarian bihurtzea ahalbidetzen du.
Iturria: World Of Technology eta Wikipedia










