Descargate Flash Player para poder ver este reproductor.

Azken berriak

Plastikozko poltsak, bai ala ez?

Berriak | Gaiak | Hondakinak kategorian argitaratua 2008 Azaroak 28

Hondakinen Plan Nazional Integrala aurrera ateratzen bada, hurrengo urterako plastikozko poltsak erdira murriztu beharko lirateke. Baina... Prest gaude horretarako?

Urteak dira, erakunde publiko eta pribatuek gizartea plastikozko poltsek sortzen dituzten kalteetaz ohartzeko kanpainak martxan jarri dituztela. Poltsa hauek desagertzeko ehunka urte behra dituzte, milaka animaliaren heriotzean zerikusia izaten dute, ozeanoak kutsatzen dituzte... Helburua erabilera bakarreko poltsen ordez berriro erabili daitezkeen edo biodegradagarriak direnetaz baliatzea da. Hala ere, kanpaina hauen arrakasta eskasagatik herrialde batzuk debekura jo dute, San Francisko, Txina eta Singapur adibidez, eta beste batzuk zergetara, Irlanda kasu. 

Plan honek, hurrengo urterako plastikozko poltsak erdira murrizteaz gain, pixkanakako debekua ekarri nahi du 2010erako. Jakinda, bakoitzak urtero batazbeste 238 poltsa erabiltzen ditugula, Ingurumen Ministeritzaren plana errealista denentz ikustea falta da eta neurri hoietarako prest gauden ikustea.  

Saltokiek ezetz diote, eta ez dela alternatiba bideragarririk existitzen 2010erako. Kontsumo arduratsuaren eta birziklapenaren alde agertzen dira, neurri murriztaileak hartu beharrean. Plastikozko poltsa 2004ko Ontzi eta Hondakinen legeak erregulatzen duen hondakin bat gehiago da, baina plastikozko poltsen %10a besterik ez da kontainer-ontzi horira iristen. 

Asedas elkarteak txosten bat egin du aukera bakoitzaren eragozpenekin. Beraien iritziz, biodegradagarriaren kasuan erosketak garestutuko lirateke, poltsa hauek egiteak ohikoaren prezioa laukoitzen baitu. 

Datuek diote kontsumitzaileak ez daudela kontzientziatuta, izan ere azalera handiko zentru batean hilabete batean 600 poltsa biodegradagarri saldu dira, kopuru ñimiñoa egunean erabiltzen diren 7.000 poltsekin alderatzen bada. Hau jakinik, ikerketa baten emaitza espainiarren %74a doako poltsekin amaitzearen alde agertzen dela entzutea arraroa egiten da.

Poltsa fabrikatzaileak oso kezkatuta daude. Sektore honek 100.000 pertsona baino gehiagori ematen dio lana Espainian eta produktu industrialen salmenten %8a suposatzen du. Gainera, empresa batzuk ez daukate poltsa berriei egokitzeko makineriarik eta beraz, iristera behartuak egongo dira.

 

Iturria: El Pais

    

Iruzkinak

2 iruzkin Iruzkina gehitu

Amaia idatzia

Landetan eta iparraldean erosketak egiten ditugunean geure poltsekin joaten gara inongo arazorik gabe. Ohitura kontua da!!

Ane Goenaga idatzia

Kaixo, nire ustez plastikozko poltsen ordez, bakoitzak bere poltsa erabili beahrko luke. Besterik gabe. Ane Goenaga

Iruzkina gehitu

© Naturgaia 2010 · naturgaia@naturgaia.net
Castellano Euskara