Arrantza sareek jasotzen dituzten arrainetako askok ez dute saltzeko balio eta itsasora bueltan botatzen dira. Arazo honentzat irtenbide bila dabil Europar Batasuna.
Horrela, sareek hartzen dituzten hainbat eta hainbat arrain, dortoka, itsas hegazti eta izurde uretatik atera ondoren, uretara itzultzen dituzte hilik edo hilzorian.
Iturri batzuen arabera, urtean 20 milioi tona arrain galtzen da modu horretan, arrantzatzen den guztiaren laurdena. Arrainak horrela alferrik galtzea EBren esanetan, natura eta ekonomia "hondatzea" da eta, gainera, biodibertsitatea eta arrain multzoak desagerrarazten ditu, arrantza-presioa ugaritzen du eta ez dakar ez elikadura onurarik ez ekonomikorik.
Iturria: Consumer Eroski










