On appétit proiektuak jatetxeetako menua ikusteko eta zer jan aukeratzeko modu berri bat eskaintzen du.

Ohiko karta beharrean, "errealitate handitua" izeneko sistema erabiliz, plateren irudikapen birtual bat eskaintzen zaio bezeroari, janaria mahaian zerbitzaturik izango balu bezala ikusten du, zer jan nahi duen aukeratzea erraztuz.

On Appétit proiektagailu batek eta webcam batek osatzen dute, eta biak aplikazioa kudeatzen duen ordenagailuari konektatuta daude. Sistema hau Aritz Villodasek garatu du, Tecnaliako INFOTECH Unitateko ikertzailea.

Zer iruditzen zaizu? Etorkizunean horrela erabakiko dugu zer jan??

 

Informazio osagarria: Zer da Errealitate handitua? (gazteleraz), On Appétit proiektua (gazteleraz), bideo osoa.

Iturria: Microsiervos